Ortzadar LGBTI+ elkarteak salatu du Plentziako gobernu-taldearen LGBTI+ arloko ekintzarik eza, EH Bilduk “bandera aurkitu ez zuelako” justifikatzen duena

EH Bilduk gidatutako Plentziako gobernu-taldearen konpromiso absolutu falta, “LGBTI+ arloan ezer egin ez duelako bandera aurkitu ez zutelako".

Ortzadar LGBTI+ elkarteak, gaur bertan alkatearen erantzun ofiziala ezagutu ondoren, onartezintzat jotzen du EH Bilduk gidatutako Plentziako gobernu-taldearen konpromiso absolutu falta, “LGBTI+ arloan ezer egin ez duelako bandera aurkitu ez zutelako”. “Ez zen bandera aurkitu” ezin da izan murrizketa-politikak, ikusezintasuna eta utzikeria ezkutatzeko aitzakia. Egiteak eskatzen ditugu, ez aitzikirik.

Duela gutxi, Aitor Garagarza alkateak ofizialki erantzun du Ekainaren 28an, Harrotasunaren Nazioarteko Egun-ean, ez zela inolako ekintzarik egin “ez zelako bandera aurkitu”. Erantzun barregarria eta iraingarria, kolektiboarekiko mespretxu instituzionala, plangintza faltaren erakusgarri eta borondate politikorik ezaren isla garbia dena.

Ez al die lotsarik ematen Aitor Garagarza alkateari eta bere gobernu-talde osoari euren ekintzarik eza horrela justifikatzeagatik?

LGBTI+ eskubideekiko konpromisoa ez da neurtzen diskurtso hutsekin edo argazki puntualekin, baizik eta ekintzekin eta baliabideekin. Bandera ez egotea ez da ahazte simple bat: udal gobernuaren ekintzarik eza eta benetako interes faltaren sinboloa da. Gainera, egoera hau ez da kasu isolatua. Gaur egungo Plentziako gobernu-taldearen (EH Bildu) agintaldian:

• LGBTI+ politiketan egindako benetako gastua 15.000 eurotik ia zerora jaitsi da, partida orokorretan diluituz.
• Sentsibilizazio eta ikusgarritasun jarduerarik ia ez da antolatzen.

Ortzadar LGBTI+ elkarteak jarrera hau salatu nahi du pinkwashing-aren adibide argia izanik: berez LGBTI+ kolektiboarekiko konpromisoa aldarrikatzen duena, baina praktikan kolektiboa ikusezin bihurtzen du eta baliabideak murrizten dira.

Era berean, Ortzadar LGBTI+ elkartean galdetzen gara zer nolako feminismo eredua defendatzen duten Aitor Garagarza alkateak eta Izaro Gorostidi-k feminismo eta partaidetzako zinegotziak, LGBTI+ kolektiboaren —eta bereziki pertsona transen— ikusgarritasunerako politikak murrizten badituzte. Baztertzen, ezabatzen eta isilarazten dituen feminismoa ez da feminismo inklusiboa ezta eraldatzailea ere. Jarduteko era honek ez du soilik eraginkortasunik, baizik eta ikusgarritasun falta eta diskriminazioa mantentzen ditu, kolektiboari oinarrizko eskubideak eta parte-hartzeko aukerak ukatuz.

Ortzadar LGBTI+ elkarteak ekintzak eskatzen ditu, ez hitz hutsak. Zehazki:

  • LGBTI+ bandera Udalean jartzea maiatzaren 17an (LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna) eta ekainaren 28an (Harrotasunaren Eguna).
  • 15.000 euroko LGBTI+ politiketarako eta ekintzetarako partida espezifikoa berreskuratzea, udalerrian sentsibilizazio-kanpainak egiteko baliabideak bideratuz eta jarduerak garatu nahi dituzten erakundeei lagunduz.
  • Berdindu-ren adierazpena udal plenoan sustatzea eta onartzea, eta adierazpen instituzionalak onartzea funtsezko egunetan, hala nola martxoaren 31n (Pertsona Transen Ikusgarritasunaren Eguna), maiatzaren 17an eta ekainaren 28an, kolektiboaren eskubideekiko eta babesarekiko benetako eta irmo konpromisoa erakutsiz.
Partekatu prentsa-ohar hau:


Prentsa-ohar gehiago

II LGBTI+ Basque Sariak 2026 sariek hautagaitzak aurkezteko epea ireki dute

2026ko irailaren 30a Ortzadar LGBTI+ Elkarteak LGBTI+ Basque Sariak sendotu ditu, Euskal Herrian aitzindariak diren nazioarteko sari hauen bigarren edizioa deituta. Sariek LGBTI+ pertsonen eskubideen [...]

Ortzadar LGBT Elkartea insta a Basquetour a que apoye Bilbao Bizkaia HARRO y lo promocioneen el exterior como elemento tractor del turismo LGBTI+

Ortzadar LGBT Elkartea insta a Basquetour a que apoye Bilbao Bizkaia HARRO y lo promocioneen el exterior como elemento tractor del turismo LGBTI+ [...]

Comunicado

Ante las manifestaciones que ha realizado EHGAM Bilbao en torno a la inauguración de un hotel en el Muelle Marzana de Bilbao [...]

21 de octubre. Día Internacional de la Despatologización de las Personas Trans

Desde Ortzadar LGBT Elkartea gritamos alto y claro, hoy y todos los días, que cada cual debe ser libre para ser y para sentir, para [...]

Bilbao Bizkaia HARROk Viktor Orbán-i aurre egin dio Budapesten

Bilbao Bizkaia HARROko ordezkaritza bat Budapestera joan da LGBTI+ kolektiboari babesa emateko eta Hungariako Gobernuak abiatutako errepresio-kanpaina salatzeko. [...]

Un viaje por la historia LGBTI+ de Euskadi: Visitas guiadas para dar a conocer la lucha y resistencia

Ortzadar LGBT y el Área de Igualdad del Ayuntamiento de Bilbao presentan un calendario anual de visitas guiadas que. ofrecerá una programación fija para conocer [...]

Ortzadar LGBTI+ elkarteak salatu du Plentziako gobernu-taldearen LGBTI+ arloko ekintzarik eza, EH Bilduk “bandera aurkitu ez zuelako” justifikatzen duena

EH Bilduk gidatutako Plentziako gobernu-taldearen konpromiso absolutu falta, “LGBTI+ arloan ezer egin ez duelako bandera aurkitu ez zutelako". [...]

Bilbao Bizkaia HARRO lanza su I Concurso de Carteles para el Orgullo LGTBI+ 2025

Bilbao Bizkaia HARRO se celebrará del 13 al 26 de junio, con actividades en Getxo, Güeñes-Sodupe, Santurtzi y Bilbao.Este año, como novedad, el cartel anunciador [...]