Ortzadar LGBTI+ elkarteak FELGTBI+ federazioari eskatu dio jarrera arteztu eta kanpaina guztiak euskaraz ere argitara ditzan

Bilbo, 2026ko urriaren 05a.– Ortzadar LGBTI+ elkarteak estatuko LGTBI+ federazioari (FELGTBI+) eskatu dio kanpainetan euskara ez erabiltzeko hartu duen erabakia zuzentzeko eta euskal hizkuntza berma dezala antolatzen dituen kanpaina guztietan, federazioaren estatutuetan ageri den moduan. Euskal elkarteak salatu du egoera hori ez dela gertakari isolatua. Estatutuak prestatu zirenean, Ortzadar LGBTI+ elkarteak konpromiso horri atxikitzeko errezelo […]

II LGBTI+ Basque Sariak 2026 sariek hautagaitzak aurkezteko epea ireki dute

2026ko irailaren 30a Ortzadar LGBTI+ Elkarteak LGBTI+ Basque Sariak sendotu ditu, Euskal Herrian aitzindariak diren nazioarteko sari hauen bigarren edizioa deituta. Sariek LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko borrokan, defentsan eta ikusgarritasunean duten konpromisoagatik pertsonak, elkarteak eta erakundeak aitortzen dituzte. II. LGBTI+ Basque Sariak sariek lau kategoria izango dituzte: Erresistentzia, Harrotasuna, Aniztasuna eta, aurtengo berrikuntza gisa, Kompromisoa […]