Gertakari LGBTI+fobietan, salaketa- eta laguntza-zerbitzua jartzen dizugu eskura. Zerbitzu horren bidez, gorroto-gertakari eta -delitu guztiak Ertzaintzari jakinarazi eta epaitegietan ebatz daitezen bultzatu nahi dugu.
Salatzeko beldur zara? Guk lagunduko dizugu*
Salaketa nola egin azalduko dizugu, eta prozedura osoan lagun izango gaituzu. Harremanetan jarri gurekin eta hitzordua adostuko dugu gertatutakoa salatzen laguntzeko.