Bilbao Bizkaia HARROk Viktor Orbán-i aurre egin dio Budapesten

Bilbao Bizkaia HARROko ordezkaritza bat Budapestera joan da LGBTI+ kolektiboari babesa emateko eta Hungariako Gobernuak abiatutako errepresio-kanpaina salatzeko.

Bilbao Bizkaia HARROko ordezkaritza bat Budapestera joan da LGBTI+ kolektiboari babesa emateko eta Hungariako Gobernuak abiatutako errepresio-kanpaina salatzeko. Ekintza honekin, erakunde euskaldunak mezu argi eta sendoa helarazi nahi du: LGBTI+ pertsonak ez daude bakarrik, ez Hungarian ez munduko beste inon ere. Bilbao Bizkaia HARROren presentzia Budapesten, ekintza bilakatzen du joan den ekainaren 21ean Bilbon egindako lehenengo LGBTI+ martxaren leloa, zein 5.000 pertsona bildu zituen eta honako goiburua zeraman: “Ante el odio, HARROtasunak planto”.

Azken aldian LGBTI+ eskubideen aldeko ekintzak eta mobilizazioak debekatzeak Hungariako Estatua errepresio-egile eta etsai bihurtu du, eta demokraziaren aurkako mehatxu zuzena da. Eraso honek oinarrizko eskubideak urratzen ditu, hala nola elkartzeko eta adierazteko askatasuna, eta Europako Batasunaren balio eta hitzarmenak zuzenki desafiatzen ditu.

Bilbao Bizkaia HARROk gaur arratsaldean Budapest Pride lagunduko du, Europako harrotasun ekitaldi ezberdinetako 60 baino gehiagoren ordezkaritzaren baitan. Ordezkaritza hori European Pride Organisers Association (EPOA) erakundeak gidatzen du, biak erakunde horretako kide izanik. Lankidetza honi esker, euskal erakundeak lehen eskutik ezagutu ahal izan du Hungariako LGBTI+ komunitateak azken urteetan Viktor Orbánen eskuin muturreko gobernupean pairatzen duen eskubideen atzerakada larria.

Gainera, martxa honetara 70 eurodiputatu baino gehiago joango direla iragarri dute, LGBTI+ komunitatearekiko babes eta Hungariako gobernuaren politika errepresiboekiko gaitzespen irmoaren adierazgarri.

“Hungria eskuin muturraren helburuen adibide argia da. Funtsezkoa da kolektiboko pertsonok elkarri babesa ematea. Horrela bakarrik egin dezakegu presio egoera hau alda dadin eta LGBTI+ eskubideak errespetatuak izan daitezen Europan eta mundu osoan”, adierazi du Aratz Castrok, Bilbao Bizkaia HARROko ordezkariak.

Erakundeak nabarmendu du: “Etorri gara Hungriako LGBTI+ komunitateari bakarrik ez dagoela erakustera, eta ez gaituela beldurtzen ez Orbánen gobernuaren mehatxuek, ez errepresioak.”

Bilbao Bizkaia HARROk azpimarratu du aniztasuna gure hirietan defendatzea eta ospatzea zein garrantzitsua den, eta askatasun eta duintasun erreferente izatea homosexualitatea eta transexualitatea kriminalizatzen dituzten herrialdeetako pertsonentzat.

Partekatu prentsa-ohar hau:


Prentsa-ohar gehiago

II LGBTI+ Basque Sariak 2026 sariek hautagaitzak aurkezteko epea ireki dute

2026ko irailaren 30a Ortzadar LGBTI+ Elkarteak LGBTI+ Basque Sariak sendotu ditu, Euskal Herrian aitzindariak diren nazioarteko sari hauen bigarren edizioa deituta. Sariek LGBTI+ pertsonen eskubideen [...]

Ortzadar LGBT Elkartea insta a Basquetour a que apoye Bilbao Bizkaia HARRO y lo promocioneen el exterior como elemento tractor del turismo LGBTI+

Ortzadar LGBT Elkartea insta a Basquetour a que apoye Bilbao Bizkaia HARRO y lo promocioneen el exterior como elemento tractor del turismo LGBTI+ [...]

Comunicado

Ante las manifestaciones que ha realizado EHGAM Bilbao en torno a la inauguración de un hotel en el Muelle Marzana de Bilbao [...]

21 de octubre. Día Internacional de la Despatologización de las Personas Trans

Desde Ortzadar LGBT Elkartea gritamos alto y claro, hoy y todos los días, que cada cual debe ser libre para ser y para sentir, para [...]

Bilbao Bizkaia HARROk Viktor Orbán-i aurre egin dio Budapesten

Bilbao Bizkaia HARROko ordezkaritza bat Budapestera joan da LGBTI+ kolektiboari babesa emateko eta Hungariako Gobernuak abiatutako errepresio-kanpaina salatzeko. [...]

Un viaje por la historia LGBTI+ de Euskadi: Visitas guiadas para dar a conocer la lucha y resistencia

Ortzadar LGBT y el Área de Igualdad del Ayuntamiento de Bilbao presentan un calendario anual de visitas guiadas que. ofrecerá una programación fija para conocer [...]

Ortzadar LGBTI+ elkarteak salatu du Plentziako gobernu-taldearen LGBTI+ arloko ekintzarik eza, EH Bilduk “bandera aurkitu ez zuelako” justifikatzen duena

EH Bilduk gidatutako Plentziako gobernu-taldearen konpromiso absolutu falta, “LGBTI+ arloan ezer egin ez duelako bandera aurkitu ez zutelako". [...]

Bilbao Bizkaia HARRO lanza su I Concurso de Carteles para el Orgullo LGTBI+ 2025

Bilbao Bizkaia HARRO se celebrará del 13 al 26 de junio, con actividades en Getxo, Güeñes-Sodupe, Santurtzi y Bilbao.Este año, como novedad, el cartel anunciador [...]