• Ortzadarrek salatu du FELGTBI+ erakundeak uko egiten diola kanpainetan estatuko hizkuntza ofizialak bermatzeari, nahiz eta betebehar hori estatutuetan jasota egon.
  • Ortzadar LGBTI+ elkarteak uko egiten dio estatuko hizkuntza- eta lurralde-aniztasuna kontuan hartzen ez duen «nehierako aniztasunari».
  • Proposatutako irtenbideak baztertu ondoren, FELGTBI+ federazioaren presidente Paula Iglesiasen bitartekaritza eskatu du, kanpaina Euskadin ere garatzea egon dadin.
  • Era berean, Berdintasun Ministerioaren bitartekaritza ere galdatu du, eta Euskal Herriko LGTBI+ antolakundeei dei egiten die euskara elkarrekin defendatzeko.

Bilbo, 2026ko urriaren 05a.– Ortzadar LGBTI+ elkarteak estatuko LGTBI+ federazioari (FELGTBI+) eskatu dio kanpainetan euskara ez erabiltzeko hartu duen erabakia zuzentzeko eta euskal hizkuntza berma dezala antolatzen dituen kanpaina guztietan, federazioaren estatutuetan ageri den moduan.

Euskal elkarteak salatu du egoera hori ez dela gertakari isolatua. Estatutuak prestatu zirenean, Ortzadar LGBTI+ elkarteak konpromiso horri atxikitzeko errezelo handiak topatu zituen, aurrekontu-arrazoiak argudiatuz, federazioan parte hartzen duten iritziaren aurka, gehiengo handiz babestu baitzuten hizkuntzen aldeko hautua. Hala eta guztiz ere, ondoz ondo jardun duten batzorde betearazleek argudiatu dute baliabide ekonomikorik ez dagoela estatutuetan jasota dagoen agindu hori ez betetzeko. Inbertsio eta zabalkunde handieneko kanpainetan ere ez da manua bete.

«Gure iritziz, ez da bidezkoa Batzorde Betearazleak sos gutxi batzuk erabil ez ditzan kanpainak itzultzeko, federazioaren aurrrekontu orokorra ikusita. Batzordeak gastutzat jotzen duen, Ortzadar LGBTI+ elkarteak inbertsiotzat dauka, hizkuntza-aniztasunarekiko errespetuaren ikuspegitik, eta, batez ere, inbertsiotzat jotzen du kanpaina jende gehiagorengana irits dadin, FELGBTI+ federazioak ia presentziarik ez daukan esparruetako jendearengana, hain zuzen ere. Diruzko baliabideak ez daude auzitan, borondatea, aniztasunarekiko konpromisoa eta gure estatutuak errespetatzea baizik», adierazi du Ortzadar LGBTI+ elkarteak.

Ezin da «nahierako aniztasunaren» alde egin

Ortzadar LGBTI+ elkartearen ustez, jarrera hori gure hizkuntzekiko eta hizkuntza horien erabiltzailekiko errespetu falta da, bai eta begi-bistako kontraesana ere, aniztasun guztiekiko errespetua aldarrikatzen duen arren, federazioaren ekintza planak «nahierako aniztasun zentralista» aplikatzen duen erakunde batentzat. Idatzizko konpromisoek ez dute ezertarako balio, konpromiso horiek betetzeko borondate politikorik ez badago».

Ortzadarren aburuz, kanpainak hizkuntza ofizial guztietan argitaratzeak kanpainon irismena eta eragina zabaltzen laguntzen du, herritarrek mezuekin errazago bat egin eta FELGTBI+ federazioaren presentzia handiagoa izaten laguntzen baitu berezko hizkuntza eta nortasuna dituzten lurraldeetan.

Ortzadarretik «senez jokatzeko dei egiten diogu federazioari eta Paula Iglesias presidenteari eskatzen diogu esku har dezala aniztasunarekiko errespetuz eta, jakina denez, federazioak estatutuekiko errespetuz jokatzea berma dezala. Ekimenetan parte hartzeko asmoa dugu, bai, betiere hizkuntza-aniztasuna errespetatzen bada».

Azkenik, Ortzadar LGBTI+ elkartearen ustez, arazoaren muina ekonomikoa bada, kanpaina hau finantzatzen duten Espainiako Gobernuari eta, zehatzago esanda, Berdintasun Ministerioari eskatzen die bitartekotza-lana egin dezatela konponbide egokia aurkitzeko eta funts publikoak erabiliz finantzatzen diren estatuko kanpainetan hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua bermatzeko