Gontzalek LGBTIQ+ aktibismoan hamar urte baino gehiagoko ibilbidea duen ikuspegi zabala eskainiko digu, gaur egun Europan komunitateak bizi duen egoerari buruz.
Bere esperientziaren bidez, kolektiboak aurre egin behar izan dien aurrerapenak eta atzerapausoak ezagutuko ditugu, eta horrek aukera emango digu oraindik ere gainditu beharreko erronka komunen ikuspegi global bat izateko.
Gaur egun Hungariako askatasunen defentsan ahotsik ezagunenetako bat da. Erreferente nazioartekoa da Viktor Orbánen politika murriztatzaileen aurrean Harrotasunaren aldeko bere babesagatik; ekainaren 28an Harrotasunaren martxa bultzatu eta defendatu zuen Hungariako hiriburuan, eta honek jendetza historikoa bildu zuen.
Bere hitzaldian bere herrialdeko LGBTI+ eskubideen egoera eta gobernu ultrakontserbadoreen aurrean erresistentzia demokratikoaren garrantzia jorratuko ditu.
Valentina Petrillo, atleta paralinpikoa eta emakume trans lehenengoa Paralinpiar Jokoetan parte hartu duena, pertsona transen kirolari buruzko mahai-inguruan izango da. Gure gizarteetan genero-identitateaz hitz egitea erronka izaten jarraitzen du — eta are zailagoa da hori kirolaren testuinguruan egitea.
Kirola ez da soilik lehiaketa: eskubidea da, eta hazteko eta besteekin konektatzeko tresna indartsua. Pertsona guztiok dugu eskubidea gu geu izateko, bizitzan zein kirolean.
Hegedüs Máté, Budapest Pride-eko bozeramailea, zuzenean erakutsiko du Gobernu estatukoak, Budapest Pride antolatzeagatik, jazarritako erakunde baten errealitatea.
Bere lanak indartzen du, Harrtotasunak askatasun eta erresistentzia gune gisa defendatzen eta mantentzen jarraitzeko garrantzia, bereziki nazioarteko testuinguru batean, non eskuin muturra aurrera doa eta hamarkadak behar izan dituzten eskubideak mehatxatzen dituen.
Zientzialaria eta kirolari eta pertsona transen inguruko ikerketan aditua, bere lanak oinarrizko ebidentzia zientifikoa eskaintzen du kolektibo honen beharrak, erronkak eta lorpenezkoak kirol arloan ulertzeko.
Bere ekarpenak oztopoak ikusgai jartzen laguntzen du, inklusioa sustatzen eta datuetan oinarritutako politikak sortzen, parte-hartze berdintasuna eta pertsona transen eskubideen errespetua sustatzeko kirol diziplina guztietan.
Roberte Piqueras, Trans*Laboral-etik, Actuavallès-eko proiektuetako koordinatzailea eta hezkuntza sexualean zein prebentzio komunitarioan aditua da.
Bere lanak enpleguan inklusioa eta bizikidetza bultzatzen ditu, espazio seguruak sortzeko eta giza eskubideak lan-esparruan bermatzeko ikuspegi giltzarria eskainiz
Noe aniztasunean, ekitatean eta inklusioan aditua den gizarte-langilea da. Gaur egun Orgüello programan ari da lanean, LGTBIQA+ pertsonei lagunduz euren prestakuntza- eta gizarteratze-prozesuan.
Aldi berean, prestakuntza eskaintzen die gizarte-erakundeei eta enpresei LGTBIQA+ komunitatearentzako espazio seguruak sustatzeko.
9:00 Akreditazioen banaketa
9:15 II. Atlantikoko LGBTI+ Konferentziaren hasiera
9:30 Bidegurutze europarra: LGBTI+ eskubideak, demokraziarentzako su-proba.
10:30 Lehiatzea existitzea denean: emakume transak sinplifikazioaren eta gorrotoaren aurrean
11:30 Atsedena
12:00 Ate irekiak: oztopoak hautsiz, enplegu-aukerak eraikiz.
13:15 Itxiera.
Leixuri Arrizabalaga. Euskara, Kultura eta Kirol Saileko ahalduna. Bizkaiko Foru Aldundia.
_
18:00 Bisita gidatua LGBTI+. Euskadiko LGBTI+ historia
* Hiru plaza erreserbatu ditzakezu.
Tranbia: Euskalduna geltokia, eraikinaren parean.
Bilboko Metroa: San Mamés geltokia (Sabino Arana irteera), oinez 5 minutu ingurura.
Bilbobusa: 26, 56, 62 eta A6 lineak (Euskalduna geltokia).